
Pasa den astean parte hartutako hiru frontetan podiuma lortu dute taldeetako kideek podiumean izatea. Maite Urteaga Sorazu bigarren postua lortu du Portugalgo Voltako sailkapen nagusian, Mateo Vierge hirugarren izan zen Loinaz Klasikoan eta Maier Olano Arozena bigarren Zamudioko Sari Nagusian.
Ametsetako bolada geldiezinean jarraitzen du Maite Urteaga Sorazuk. Estatuko txapelketetan erakutsitako maila bikainari jarraipena eman dio Eulen-Amenabar emakumezkoen taldeak asteazkenetik igandera lehiatutako Portugalgo Voltan. Lehenengo etapako irteera eman orduko protagonismoa bereganatzen ahalegindu ziren Jirabira klubeko emakumeak. Sabiñanigoko gidoia errepikatuz Maite Urteaga Sorazuk bera bakarrik eguneko ihesaldia osatu zuen, bakarkako bideari ekinez ehun kilometro baino gehiagotan. Azken kilometroetan Siegers -ek (AGS) Maite harrapatu eta atzean utzi zuen baina zumaiarrak helmugan bigarren postua eskuratu zuen, sailkapen nagusiaren lehian bete betean sartuz.
Hurrengo etapa lauean eta erlojupekoan egoera kontrolatuta eraman zuen Eulen-Amenabarrek beti Maite Urteaga Sorazuren bigarren postua mantenduz. Laugarren etapa sailkapen nagusia irauli zen, Siegers -en (AGS) ordez Berteau (COF) kokatu zen lidergoan eta Maitek bigarren postua mantentzea lortu zuen, lidergotik segundu bakarrera etapan bosgarren postua lortu ostean. Azken etapak, emakume azkarrentzat pentsatuta, ez zuen ekarri aldaketarik sailkapen nagusian eta ondoriotz Maite Urteaga Sorazuk bigarren postu bikaina konfirmatu zuen sailkapen nagusian. Emakumezkoen taldeko bigarren fronte batek Euskaldun Txapelketako azken proban parte hartu zuen larunbatean. Zamudioko Sari Nagusian Maier Olano Arozenak lasterketa gogorra egitea bilatu zuen eta lasterketa erdialdera Sesmarekin (VPQ) ihesaldia osatu zuen eta bien arteko sprintean Maier bigarren izan zen, bere lehenengo podiuma lortuz taldearekin.
Gizonezkoen taldeak Euskal Herriko udako hitzordu garrantzitsuenari aurre egin zion, Loinaz Klasikoari, Beasainen. Hasierako kilometroetan ihesaldiaren bitartez protagonismoa bilatu zuten Unax Betelu Menziak eta Lohann Vuillezek. Kilometroek aurrera egin ahala tropeletik talde handi batek alde egin zuen eta bertan Mateo Vierge izan zen. Frantziarra gai izan zen 80 kilometroren faltan osatutako talde batean sartzeko. Talde horretan ia 25 txirrindulari izanda inorrek ez zuen ardurarik hartu tropel nagusian eta horrek eragin zuen errenta oso handia ez bazen ere talde nagusi horrek aukera sendoak izatea. Garcia (FSH) bakarkako bideari ekin zionean inorrek ezin izan zion jarraitu baina Mandubiako eta Olaberriako azken igoeretan Mateo Vierge talde nagusiko indartsuena izan zen, erasoak jotzen eta taldea murriztuz. Helmugan Garciaren (FSH) atzean Mateo Vierge Igor Bellidorekin (HGH) sprintean podiuma definitu zuten. Malda gora maila bikaina erakutsi ostean Viergek hirugarren postu ona lortu zuen Beasainen.

