MIKE DOGTEROM BOSGARREN ZUMAIAN

Herbeheretarrak bosgarren postua lortu zuen Zumaia Sarian, Euskaldun Txapelketako irekiera proban. Gainera Unai Zurita Gutierrezek tarteko helmugak bereganatu zituen.

Gizonezkoen Eulen-Amenabar taldeak etxean lehiatu zuen pasa den larunbatean Zumaia Sarian. Euskaldun Txapelketako irekiera probak 114 kilometro izan zituen eta Meagako igoera bikoitzarekin batera lasterketa birritan igaro zen Zarautzetik. Meagako azken igoera helmugatik 14 kilometroetara zegoen arren, Zumaiako gidoiak ez zuen huts egin eta sprint erraldoi batek definitu zuen lasterketa. Horren aurretik lasterketa zuziri bat bezala joan zen 46 kilometro bataz besteko abiadurarekin burutuz. Tropelaren abiadura bizi horrek eragin zuen ihesaldi nabarmenik ez egotea. Aukera nabariena lasterketa erdialdera izan zen taldetxo batek 30 segundu izatera heldu zenean Meagako lehenengo igoeran. Bertan izan ziren Quentin Ospital eta Unai Zurita Rodriguez. Zuritak eguneko bi tarteko helmugetan lehena igaro ostean podiumean presentzia ziurtatu zuen.

Behin ihesaldi guztiak kontrolpean zituela azken itzulia hastean tropelak abiadura gorenera eraman zuen. Meagako igoera ia konturatu gabe igotzean 150 txirrindularietako tropelak lasterketaren definizioaren bilatu zuen helmuga lerroan. Eulen-Amenabar taldeko kide guztiek lan bikaina eta disziplinatua egin zuten Mike Dogterom -en aukeren alde. Mike oso ondo kokatuta iritsi zen helmugako zuzengunera eta bere distantzia bilatu zuen sprinta jotzeko, hala ere kontrako haizeak sprinta luzea egitea eragin zion herbeheretarrari. Azken 200 metro bizietan potentzia sutsuaren aldarria egin zuten txirrindulariek 60 kilometro orduko abiadura gaindituz. Helmuga zeharkatzean Mikek bosgarren postu oso positiboa lortu zuen.

Zumaia Saria abiadura biziagatik nabarmenduta meritu handiagoa ematen dio Maite Urteaga Sorazuri. Zumaiarrak ez zuen huts egin nahi izan bere herriko lasterketan eta mutilen tropel erraldoia probatzera ausartu zen. Emakumezkoen tropelaren dinamika zeharo ezberdinetan eta kokapena eta tentsioa uneorokoak zirenean gustora sentitu zela adierazi zuen Maitek.

Martxoko lehenengo asteburuan Eulen-Amenabar taldeak fronte bikoitzari aurre egingo dio. Gizonezkoen taldeak Euskaldun Txapelketako Ereño Udala Sari Nagusia lehiatuko du eta emakumezkoen taldeak Euskadiko Txapelketa jokoan izango du Seguran igandean.

Share
Top