Eulen erakundeari saria

Jira Bira klubeko kideok zorionak eman nahi dizkiogu Eulen enpresari, Kirolgala 2025ean saritua izateagatik.

Goizane Alvarez Kirol diputatu foralak ondo esan bezala, kirola indartu eta distira ematen dioten kirolari zein erakundeen esfortzua, talentua, ahalegina eta pasioa aitortzen dira Kirolgala honetan.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Euleni egin dion omenaldi polit honetara batzen da Jira Bira kluba. Eulen enpresa beti alboan baitugu, momentu on zein zailetan.

ZORIONAK !

Share
Top