
Denboraldi luze baten amaierara ari da iristen emakumezkoen Eulen – Nuuk taldea. Asteburu honetan, beraien egutegiko azken aurreko lasterketa burutu dute, Eibarko Sari Nagusia hain zuzen. Bertan izan ziren Aroa Gorostiza, Raquel Erdociain, Olatz Marquet, Intza Nabarro eta Aintzane Montalban txirrindulariak.
Egun petrala izan zen eguraldiaren aldetik. Euria eta hotza izan genituen protagonista igandeko goizean. Lasterketari dagokionez, Oñatira iritsi aurretik 5 txirrindulariz osaturiko ihesaldi bat osatu zen. Udanako igoera, talde handiek lasterketa burua kontrolatzeko jarri zuten erritmora igo zen, gehiegizko erritmo bat izan gabe. Zoritxarrez, Zumarraga eta Azkoitiaren artean lasterketa neutralizatu beharra izan zen, lurrean zegoen olio kopurua zela medio. Behin lasterketa berrabiarazi zenean, taldeak 3 txirrindulari mantendu zituen onenen artean, Itziarko portura iritsi arte. Behin kostako azken zatia egin eta Ixuako azken mendatea hasi zenean, pelotoiaren erritmo biziak dena hankaz gora jarri zuen. Aroa Gorostiza txirrindulariak igoera aparta egin zuen bere indarrak modu ezin hobe batean kudeatuz. Helmugan, Aroak 15. Postu bikain bat lortu zuen, denboraldiko lasterketa garrantzitsuenetako batean, denboraldian zehar erakutsi duen maila handia berretsiz. Honez gain, taldeak gertutik jarraitu ditu Maite Urteagaren nondik norakoak, Europako txapelketeta absolutuan izan baita txirrindulari zumaiarra.
Hurrengo hitzordua: Espainia hegoaldean dagoen Torrox herrian. Denboraldiko azken lasterketa. Andaluziako itzulia