
Eulen-Amenabar gizonezkoen taldeak igandean lehiatu zuen Euskadiko Afizionatuen Txapelketa. Quentin Ospital ihesaldian sartu zen eta Lohann Vuillez izan zen taldekide onena helmugan, 15.
Hainbat txirrindulari bajan izanda Eulen-Amenabar taldeak ikuspegi ezberdina planteatu behar izan zuen igandean Euskadiko Afizionatuen Txapelketan. Soilik zortzi txirrindularirekin ausart jokatzeko eguna izan zen igandekoa. Horrela egin zuten hasieratik taldeko txirrindulariek, ihesaldia bilatuz talde handiagoen jokuari aurreratu nahian. Quentin Ospital eta Lohann Vuillez lehenengo ihesaldi erraldoi batean sartzea lortu zuten, ia 40 txirrindularietakoa. Atzean tropelak erantzun zuen eta Muniketaganeko lehenengo igoeran harrapatu zituen ihesitako txirrindulariak. Ospitalek hala ere ez zuen amorerik eman eta igoerako azken kilometroetan eta jaitsieran erasora pasa zen, berriz ere ihesaldia izatea bilatu nahian.
Urrutxuako mendatean gora lau txirrindularik alde egin zuten eta bigarren aldiz Muniketagane igarotzean Ospitalek beste bi txirrindularirekin beste eraso bat jo eta lasterketa bururaino iritsi zen. Errenta oso handia ez bazen ere, 30-40 segundutakoa hura egonkortzea lortu zuten ihesitako txirrindulariek eta azken itzulian ihesita sartzea lortu zuten. Muniketaganeko azken igoeran ihesaldiak erritmoa estutu zuen tropela geroz eta hurbilago sentitzen zutelako. Lasterketa ausart baten ostean Quentin Ospitalek amore eman zuen, erritmoari jarraitu ezinik, eta tropelak irentsi zuen. Tropela jazarpen sendoa egiten ahalegindu bazen ere ez zen gai izan ihesitako txirrindulariak harrapatzeko helmugan, sprintean Lohann Vuillezek 15. postuan amaitu zen, taldekide onena izanda.
Hurrengo asteburuan gizonezkoen taldeak Cirilo Zunzarrenen Oroimenezkoa lehiatuko du Lizarran eta emakumezkoen taldeak berriz ere Espainiako Kopako lehiari ekingo dio Betanzosen eta Pontevedran.

