
Vuelta Cicclista Andaluzian parte hartzen duen lehen aldia. Lasterketa, Torrox herrian hasi eta amaitu zen, 138km eta 2400 metro positiboko lasterketa batean. Inoiz gure neskek egindako lasterketa luze eta gogorrena.
Lasterketa, 700m positibo zituen hiru itzuliz zegoen osatuta. Lasterketaren lehen itzulitik izan zen taldea protagonista. Aroa Gorostiza eguneko ihesaldian sartu zen, eta arerioen eroriko eta matxurak medio, lasterketa buruan bakarrik gelditu zen txirrindulari bizkaitarra. Bigarren itzuliko mendatea gainditzear zela harrapatu zuen onenen taldeak, non bertan Maite Urteagarekin egin zuen bat. Jaitsiera azkar baten ondoren lau txirrindulariko ihesaldi polita osatu zen, Maite barruan zihoalarik. Taldetxoaren desadostasunek ordea, atzetik zetozen hainbat txirrindulari sartzea baimendu zuen azken itzuliko mendatean.
Helmugan, Maitek meritu handiko 8. Postu bat lortu zuen. Aroa Gorostizak berriz, eguneko ihesaldia burutu eta 14. Postu polit bat eskuratu zuen helmugan.
Lasterketa eta emaitza bikaina Eulen-Nuuk taldeko neskentzat, ibilbidea eta maila kontuan izanik. World tour mailako taldeak izan baitituzte arerio. Taldeak aho zapore onarekin amaitu du aurtengo denboraldia.