EULEN-AMENABAR HISTORIKOA

Jirabira klubaren historia idatzi zuen igandean zumaiarrak Eibar Hiria Sari Nagusian. Bigarren postua lortu zuen Maitek UCI mailako nazioarteko proba batean Usoa Ostolaza Zabala zarauztarraren atzetik.
Emakumezko taldearen bolada ona geldiezina dirudi momentuz. Euskaldun Txapelketan eta Espainiako Kopan lortutako emaitza bikainak borobildu zituzten igandean emakumezkoen Eibar Hiria Sari Nagusian Maite Urteaga Sorazuk lortutako bigarren postuarekin. Taldea guztiz motibatuta eta asmo guztiarekin atera zen lasterketan protagonistak izateko. Hasierako kilometrotan Claudia San Justo Mantecon eta Dziyana Lebedz tarteko helmugen lehian sartu ziren. Behin Itziarreko mendatea gaindituta lehen aldiz Zarautzera bidean eguneko ihesaldia osatu zen, bertan Aroa Gorostiza Ulloa zegoela. Aroaren taldeak errenta nabaria hartu zuen, minutu t’erdi baino gehiago. Orduan Laboral Kutxa-Euskadi taldeari erreakzioa bilatzen derrigortu zitzaion. Ihesaldiak Itziarreko bigarren igoerara arte iraun zuen. Behin iheskideak harrapatuta tropelak erritmo azkarra ezarri zuen Urkaregiko mendatera bidean. Eulen-Amenabar talde osoak lan bikaina egin Maite Urteaga ondo kokatuta eramateko, Laboral Kutxa taldearekin parez-pare tropel buruan.

Behin Urkaregiko lehenengo maldak hastean tropela desegiten hasi zen. Txirrindulari batzuk aurrera egiten ahalegintzen ziren Maiteren helburua txirrindulari profesionalen mugimenduei itxoitea zen. Maldan gora Laboralek hartu zuen arduna nagusia, taldetxoa txikitzen joateko. Aroa Gorostiza Ulloa ausartu zen baita tropel buruan jartzen eta taldearen interesak lehen lerrotik defendatzen. Urkaregi goran taldea nabarmen murriztua bazen ere malda behera txikitu zen gehio 10 txirrindulari izan arte. Bertan zegoen Maite Urteaga eta abantaila on horrekin hasi zuten Izuako igoera erabakigarria. Erasoek jarraitu bazuten ere Urteaga ez zen mugitu talde nagusitik. Igoerako azken hiru kilometroetan sartuta Usoa Ostolaza Zabala (LKE) zarauztarrak eraso indartsua jo zuen eta Maite izan zen bakarra berau jarraitzeko. Limiteraino eraman zuen Ostolazak Urteaga eta gailurrera iritsi aurretik beste eraso bat jo zuen. Maitek bere erritmoa bilatu zuen, errenta ikaragarri jo ez zedin. Gailurrean 10 segundu ziren eta malda behera Maite Urteagak distantziari eutsi zion, errenta berdina mantenduta. Eibarreko kaleetan gogor borrokatu zuen Maitek bigarren postua mantentzeko eta helmuga lerroan pozez zoratuta sartu zen goi mailako lasterketa bateko podiumean sartuta. Taldeko kide guztiak lasterketan zehar protagonismoa bilatu bazuten ere denak gai izan ziren helmugara sartzeko denboraren baita.

Gizonezkoen Euskaldun Txapelketako Eusebio Velez Txapelketa lehiatu zuten igandean ere. Duranako lasterketak sterratoa izan zuen protagonista, 6,8 kilometro osatuz lur gainean. Unax Olano Arozena bikain aritu zen hainbat ihesalditan sartuta. Azken kilometroetan Unax Betelu Menzia ahalegindu zen taldetxo batean garaipena bilatzen eta bi kilometroren faltan harrapatu zituzten. Sprintean Lohann Vuillez izan zen onena 19. postuan.

Hurrengo astean gizonezkoen Euskadun Txapelketako hitzordu bikoitza izango dute Lazkaon eta Natxituan.

Share
Top